2009-03-09

[Eire] Sinn Feinek atentatua gaitzesten du

Iturria: www.berria.info

Herritarrei Poliziari larunbateko atentatua egin zutenak harrapatzen laguntzeko eskatu die gaur Sinn Feineko presidente Gerry Adamsek.
Massereeneko base militarrean bi soldadu britainiar hil eta beste lau lagun (bi soldadu eta bi zibil) zauritu zituen erasoa berriz gaitzetsi du, baina aldi berean kritikatu egin du PSNI Ipar Irlandako Poliziak, talde errepublikano txikiei aurre egiteko, zerbitzu sekretu eta armada britainiarraren esku-sartzea eskatu izana. Benetako IRAk atzo gauean hartu zuen bere gain erasoa.

Larunbatean Belfastetik 25 kilometro iparraldera Benetako IRAk (RIRA, IRAren zatiketa bat) eginiko atentatuari "bake prozesuaren kontrako eraso" iritzi dio Adamsek. "Zerbait okerra izan zen, kaltegarria. Nire pentsamenduak eraildako bi gizonen eta zauritutakoen senideekin daude", adierazi dio BBC 4 irratiari.

Adamsek garrantzia eman dio Sinn Feinek polizia indar nahiz militarrei laguntzea duen balio sinbolikoari, "aurrekaririk ez duelako, errepublikanoek ez baitugu armada britainiarra Irlandan nahi". "Baina horrek ez du [larunbatean] gertatutakoa justifikatzen", azaldu du.

Gainera, ez du batere ondo ikusten PSNI Poliziak berriki hartu duen erabakia, talde errepublikano txikiei aurre egiteko MI5 zerbitzu sekretu eta armada britainiarraren esku-sartzea eskatzea. "Hori hanka sartze izugarria da, zeren eta iraganean unitate horiek beraiek eragin zuten asteburuan hildakoen senideek jasaten duten sufrimendu bera".

[...]

No comments:

Post a Comment